Kazeta|08/02/2018 08:00|0 comentarios
Amikuzeko irratia estreinatuko dute otsailaren 10ean

Berriki emititzen hasi den Amikuzeko irratia ofizialki estreinatuko dute otsailaren 10ean. Goizeko 11.00etatik aitzina saio berezi bat proposatuko dute Donapaleuko estudiotik.

Iurre BIDEGAIN|19/01/2018 08:10
Mugaz gaindiko sokorri eta formakuntza zentro bat Donibane Garazin

Donibane Garaziko suhiltzaileen kaserna lekuz aldatuko dute. 2019. urtearen bukaerarako prest izanen den egoitzan, kasernaz gain, mugaz gaindiko formakuntza zentro bat sortuko dute. Europar mailako POCTEFA laguntzak jasoko dituen egitasmoak lan metodoak amankomunean jarri eta ezagutzak partekatzeko xedea du.

Iurre BIDEGAIN|16/01/2018 15:05
Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna

2019. urtearen hasieran ateak irekiko dituen Ttinka haurtzaindegiaren egitasmoa aurkeztu dute Lakarran urtarrilaren 16an. Baxe Nafarroan murgiltze sistema plantan emanen duen lehen zerbitzua izanen da.

Kazeta|15/01/2018 12:17
Bertrand Harispe Aldudeko auzapeza izendatu dute

Michel Dendarietaren heriotzaren ondotik, Bertrand Harispe Aldudeko auzapez berria izendatu dute.

Kazeta|08/01/2018 14:59
Aldude: zinegotzi berria bozkatu eta, auzapeza hautatuko du kontseiluak

Jean-Michel Dendarieta Aldudeko auzapeza zena zendu ondoren, herritarrek 11. zinegotzia bozkatu dute urtarrilaren 7an. Aste honetan, hautetsiek osatzen duten kontseiluak auzapez berria bozkatuko du.

Kazeta|02/01/2018 10:50|0 comentarios
Gizon bat zendu da Ezterenzubin, zuhaitz bat bere auto gainera erori ondoren

Hirurogeita hamar bat urteko gizon bat zendu da Ezterenzubin abenduaren 31n. Carmen deituriko tenpesta dela eta, haize bolada azkarrek zuhaitz bat bere auto gainera erortzea eragin dute.

Iurre BIDEGAIN|15/12/2017 08:20|0 comentarios
Herriko etxe berri bat ukanen du Baigorrik

Baigorriko Herriko Etxea lekuz aldatuko da eraikin berri batera. Obrak hasiak dira eta urte batez iraunen dute. Gaur egungo herriko etxea komertzio eta elkarteen esku ezarriko dute.

Haritz LARRAÑAGA|14/12/2017 08:15|0 comentarios
"Aldudeko Ibarreko etxe hetsiei" buruzko egitasmoa

"Leiho hetsiak" dituzten etxe hutsak biziarazteko egitasmoa abiatu du Aiba elkarte aldudarrak. Proiektuaren xedea etxebizitza bat eskuratu nahi duten gazteei erraztasunak eskaini eta eskualdeari bizia ematea da.

Iurre BIDEGAIN|27/11/2017 08:00
Amizkutarren galdeari erantzunen duen irrati antena berria

Irulegiko Irratiak antena berri bat sortuko du Amikuzen. Urtarrilaren 1etik aitzina martxan jarriko den proiektuak amikuztarren beharra eta eskakizunari erantzuteko xedea du.

Kazeta|30/10/2017 11:10|0 comentarios |
Etxauzia gaztelua berreskuratzeko lehenengo 400.000 euroak lortu dituzte

Baigorriko gaztelua berreskuratzeko 400.000 euro lortu ditu jada Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak. Xedera heltzeko hurrengo pausuak zein diren azaldu du. Hau da, eraikinaren erosketa egiteko higiezin sozietate bat sortuko du eta proiektuaren saretzen, aurkezten eta zabaltzen segiko du.

Página 1/ 17

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.