Kazeta

Uhabia ikastolaren aldeko besta Bidarten

Uztailaren 18an ostegunarekin Uhabia ikastolak “Taloa ahora” (“Talo à la bouche” deitu dute) izeneko ekimena antolatu du Bidarten. Animazioez, edatekoez eta jatekoez gain, arratsaldetik aitzina kontzertuak ere izanen dira.

Uhabia ikastolako burasoen inplikazioarekin ateratzen da aitzinera Bidarteko besta. (Uhabia Ikastola)
Uhabia ikastolako burasoen inplikazioarekin ateratzen da aitzinera Bidarteko besta. (Uhabia Ikastola)

Bidarteko frontoi handiak Uhabia ikastolaren aldeko besta hartuko du uztailaren 18an, arratsaldeko 18:00etatik goiti. Ikastolako burasoen lanari esker, taloak izanen dira noski, baina baita bertako produktuekin egindako axoa, xipiroiak eta biper tomate saltsa ere. Edariak ere bertako ekoizleenak izanen dira.

Dantza eta musika programatu dituzte antolatzaileek. Eszenara igotzen lehena Goizargi dantza taldea izanen da, arratsaldeko 18:30ean. Segidan, hurrenez hurren, Saxafon lohitzundarrak, pop-rock akustikoa egiten duen Raphael, Cabrones rock taldea eta bukatzeko Raphael DJak joko dute. Sartzea urririk izanen da eta txikienentzat ere haur xoko bat prestatuko dute.

Uhabia ikastolak euskarazko hezkuntza eskaintzeaz gain, euskal kultura eta herriaren dinamika sustatzen ditu eta urtean bitan kultura eta gastronomia lotzen dituen besta egiten dute herriko frontoian.