Kazeta

Sartze berrian Lizeoetako ikasleek liburuetarako laguntzak izanen dituzte

Akitania Berriko Eskualdeak heldu den sartzerako lizeoetako ikasleentzat bi laguntza berri eskainiko ditu: ikasliburuak urririk eta 20 euroko liburu-txekea.

Tokiko liburu-dendentzat laguntza berria haien aktibitatea azkartzeko aukera bat izan daiteke.
Tokiko liburu-dendentzat laguntza berria haien aktibitatea azkartzeko aukera bat izan daiteke.

Neurri berri hauen bidez, Akitania Berriko Eskualdeak lizeotako ikasleen eskola-arrakasta sustatzea du xede, bai familiak laguntzeko, baina baita liburuen ibilbide ekonomikoa azkartzeko ere.

Lehen urtean, Eskualdeko Kontseiluak baxo orokor eta teknologikoaren erreformak eragin dien gazte guziak lagunduko ditu ikasliburuak urririk izateko aukera emanez. Orotara, bigarren eta lehen maila orokorreko 88.000 ikasle izanen dira haien irakasleek hautaturiko liburuak urririk eskuratu ahalko dituztenak. Azken mailakoentzat 2020an iragarriak dira. Laguntza honek lizeotako ikasleentzat 200 euroko aurrezpena ekarriko du, ikasle guziak kontuan harturik 27 milioi eurokoa izanen delarik.

Ikasliburuak urririk izateaz gain, Eskualdeak ikasleen irakurzaletasuna ere sustatu nahi du. Horretarako 20 euroko liburu-txeke bat eskainiko die lizeoko ikasle guziei. Gisa horretan, gazteek nahi dituzten obrak hautatu ahalko dituzte, iniziatiba honen partaide diren eragile ekonomikoei hala eskaturik.

Eragile ekonomiko boluntario hauek, bereziki liburu saltzaileek, hemen begira dezakete Eskualdeak abian jarri duen prozedura.