Naiz

Euskarazko hezkuntzaten aldeko danborrada ikaragarria

Bost mila lagun inguru bildu dira Biarritzeko karriketan ekainaren 7an. Euskarazko murgiltze sistemaren alde ibili dira. Borrokan jarraitzeko prest dira denak.

5000 lagun bildu dira Seaskaren alde Biarritzen. © Guillaume Fauveau
5000 lagun bildu dira Seaskaren alde Biarritzen. © Guillaume Fauveau

Seaskako 37 ikastola, lau kolegio eta lizeo elkartu ditu gaur Seaskak Biarritzen, euskarazko hezkuntzaren alde. Poliziak emandako datuen arabera, bost mila lagun izan dira, Naiz plataformak oroitarazi duenez. Danborrada erraldoi bat osatu dute guztien artean eta danbor hotsez Emmanuel Macronen Gobernuari dei egin diote heldu den ikasturterako behar dituzten lanpostuak eman diezazkieten.

Hondartza Handitik abiatu da danbor-martxa, eta Santa Engrazi plazan bukatu da. Hain jendetsua zen ezen danborradaren burua plazara iritsi denean, oraindik ikastola anitzetako umeak irteeran ziren.

Bukaerako hitzartzean Maia Etxandi Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapeldunak, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hitz egin dute.
Macronen Gobernuari zuzendu zaizkio eta Seaskak 30 irakasle postu behar ditutela oroitarazi diote; Paristik proposatzen dituzten bost edo hamarrekin ez dela aski aldarrikatu dute. Eskatutakoa lortu ezean, borrokak aitzina jarraituko duela ohartarazi diote.

Horrekin batera, euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute eta euskararen eta euskarazko hezkuntzaren aurka Paristik zabaldu diren mezuei erantzun diete. Hala, ikastoletatik ateratzen diren ikasleak eleaniztunak direla eta ez elebakarrak arrapostu egin diote Gobernuari.