Kazeta
Entrevista
Lilou Echeverria Frantziako
Pilota Federazioko presidentea

"Trinquet Moderne federazioak kudeatzea logikoa litzateke"

Frantziako Pilota Federazioak urteko biltzar nagusia egin zuen martxoaren 30ean. Departamenduko Kontseiluak Baionan duen egoitzan hiru oreneko eztabaida izan ondotik, Lilou Echeverria federazioko presidenteak MEDIABASKen galderei erantzun zien.

Lilou Echeverria, Frantziako Pilota Federazioko presidentea. © Gaizka Iroz
Lilou Echeverria, Frantziako Pilota Federazioko presidentea. © Gaizka Iroz

Biltzar nagusi honetan ainitz mintzatu da frontball espezialitateari buruz. Hau al da euskal pilotaren geroa?

Estatus ikuspegi batetik hutsune nabarmena zegoen, frontball-a ez baitzegoen. Horregatik, espezialitate hau estatutuetan sar zedin bozkatu genuen, hori da normala. Eskola maila iragan eta, UNSS-k ere (eskola kirolerako batasun nazionala) frontball-a bere egin du. Eskola aterpeetan frontball hormak tindatzen ditugu eta haurrek pilotan jokatzen dute. Gure lurraldetik kanpoko etorkizuna hau dela uste dut, frontball-era jolasteko egungo instalazioak erabil baititzakegu. Lyonen edo Bresten Frantziako UNSS lehiaketa bat egiteko borondatea bada.

Lizentzien kopuruan %7ko apaltze bat bada. Torneoak antolatzeko eta klub guzien eskura den Pilota web atariaren eta mugikorrerako aplikazioaren garapenarekin, lizentziaturik ez dauden pilotariak bilatzea erabaki al duzue?

Pilotan jolasten dutenak erakarri eta klubetan lizentzia eskuratzen ahal dutela jakinarazi. Erran dugunez, lizentzia berme bat da, biziki garrantzitsua. Programa honekin lizentziak berreskuratuko ditugula espero dut. Batez ere benetako garapena izanen dugu.

Ikastaldietarako diru gutiago ematea deliberatu zenuten, baina pilotako enplegua babestea. Zergatik?

Enplegua leku guzietako arazoa da. Badira bukaerara iristen ari diren lagundutako lanpostuak eta klubek ez dute aurreikusi edo ezin izan dute postua mantendu. Beraz, federazioak lagunduko ditu.

Federazioaren finantzak egoera onean dira (2018an 132.787 euroko irabaziak eta 462.552 euroko ontasunak). Frantziako federazioak Trinquet Moderne berriz hartzeaz mintzatu al zineten?

Bai, egun batez Trinquet Moderne berriz hartzeko aukera baldin bada, posizio bat hartu beharko da. Nire borondatea hori da. Leku hori federazioak berriz kudeatzea logikoa iruditzen zait.

Heldu den urtean Frantziako Pilota Federazioan hauteskundeak izanen dira. Hautagai izanen zara?

Bai, hautagai izanen naiz. Enekin direnak eta berriz partitu nahi dutenak begiratzen ari naiz. Badira nire zerrendan sartu nahi duten pertsona berriak.