Kazeta

Pantailek haurrengan duten eragina aztergai Bidarrain

Ortzaizeko ikastolak heldu den martxoaren 15ean Bidarrain mintzaldi bat antolatu du pantailek haurrengan dituzten ondorioak lantzeko.

Haurrek pantailekin duten harremana maiz heldu den gaia da hezkuntza aipatzean.
Haurrek pantailekin duten harremana maiz heldu den gaia da hezkuntza aipatzean.

Egungo jendartean telebistak, ordenagailuek, tabletek edota telefono mugikorrek uste baino ondorio handiagoak dituzte pertsonengan. Zer erranik ez haurrengan. Gai hau aspaldian buraso eta oro har hezkuntzan lanean ari diren eragileen kezka iturri da.

Hori dela eta, Ortzaizeko ikastolak “Haur, buraso, pantailak: har dezagun denbora aipatzeko” izeneko mintzaldia antolatu du martxoaren 15ean. Hitzordua arratseko 20:00etan emana da Bidarraiko Arrume gelan. Mintzalariak Ketty Etcheverry eta Maialen Torre psikologoak izanen dira eta bat-bateko itzulpen sistema segurtatuko da.