Kazeta

Parisko Laborantza Azokan euskal produktu ainitz sariztatu dituzte

Lau ekoizle-enpresa Parisko Laborantza Azokatik urrezko dominarekin itzuli dira Euskal Herrira. Beste hamaseik zilarrezkoa eskuratu dute eta hamabik berriz, brontzezkoa.

Gamarteko Elizaldia zilarrezko hiru domina eskuratu ditu Parisko Laborantza Azokan.
Gamarteko Elizaldia zilarrezko hiru domina eskuratu ditu Parisko Laborantza Azokan.

Beste behin ere, euskal ekoizleak ez dira Parisko Nazioarteko Laborantza Azokatik esku-hutsik etorri. 2019ko edizioan sariztatuak izan diren 32 euskal produktu dira segidan zerrendatzen direnak.

Urrezko dominak:

- Irulegiko upategiko Mignaberry arno gorria.
- Ezpeletako Euskal Herriko ekoizle taldearen AOP Ezpeletako biperra.
- Heletako SARL Agourren ardi-gasna freskoa.
- Bardozeko Bastidarra esnetegiaren marrubiz hornituriko behi-esne jogurta.  

Zilarrezko dominak:

- Biarritzeko La Superbe lupuludun garagarno horia.
- Ezpeletako Arrobio fermentazio handiko garagarno horia.
- Aldudeko Oteizaren Baionako xingarra.
- Gamarteko Elizaldiako xingar idor keztatu gabea.
- Gamarteko Elizaldia etxaldeko goreneko kanpaña patea.
- Gamarteko Elizaldia etxaldeko 200 eta 400 gramo arteko lukainka tradizionala.
- Itsasuko Christine Saint-Estevenen AOP Ezpeletako biperra.
- Ezpeletako EARL Milakaren AOP Ezpeletako biperra.
- Uztaritzeko Philippe Chaplainen AOP Ezpeletako biperra.
- Bardozeko Bastidarra esnetegiaren txokolatezko krema deserta.
- Makeako Onetik SASen gasna biguna, hainbat animaliatik eratorria.
- Heletako SARL Agourren azal garbiko ardi-gasna biguna.
- Mauleko Chaumes-Mauleon gasnategiaren ahuntz-gasna prentsatua.
- Heletako SARL Agourren Ossau-Iraty AOP esnekia.
- Bardozeko Bastidarra esnetegiaren ardi-gasna freskoa.
- Bardozeko Bastidarra esnetegian behi-esnez egindako jogurt naturala.

Brontzezko dominak:

- Ligi-Athereiko Ligui Hoberenaren goreneko kanpaña patea.
- Ahurtiko EARL Las Acaciasen etxaldeko saltxitxoi idorra.
- Pierre Oteizaren 200 eta 400 gramo arteko saltxitxoi idor tradizionala.
- Baionako Aubard urdaitegiko 200 eta 400 gramo arteko saltxitxoi idor tradizionala.
- Larresoroko Jean-Michel Sabarotsen AOP Ezpeletako biperra.
- Senpereko GAEC Kamietaren AOP Ezpeletako biperra.
- Ezpeletako GAEC Ramuntcho Pocheluren AOP Ezpeletako biperra.
- Donibane Garaziko SAS Aldude gasnategiaren Ossau-Iraty esnekia.
- Heletako SARL Agourren gasna biribila, bi edo hainbat animalia espezietatik eratorria.
- Heletako SARL Agourren gasna fresko naturala.
- Bardozeko Bastidarra esnetegiaren etxaldeko behi-esne jogurta bainilaz aromatizatua.
- Bardozeko Bastidarra esnetegiaren etxaldeko behi-esne jogurta zitroinaz aromatizatua.