Kazeta

CGT-k debate publiko bat antolatu du erretreten inguruan

CGT sindikatuaren erretretadunen sailak debate publikoa antolatu du Baionan heldu den urtarrilaren 15erako. Sindikatu honek erretretadunen bizi baldintzak okertzen ari direlako bere arrangura azaldu du.

Erretretatudenek Florence Lasserre-David diputatuari gobernuaren neurriak gaitzeztea galdegin zioten urtarrila hasieran. DR
Erretretatudenek Florence Lasserre-David diputatuari gobernuaren neurriak gaitzeztea galdegin zioten urtarrila hasieran. DR

"Erretretan gaudenon bizi baldintzak okertzen ari dira. Erretreten balioa %0,3 handitu dute, hamabi hilabeteetan inflazioa %2,2 handitu den bitartean. Ondorioz, 2019an eta ondoko hiru urteetan erretreta hilabete bakoitzeko bataz beste bi heren galduko dugu". Hala dio CGT sindikatuaren erretretadunen sailak zabalduriko mezuak.

Bestalde, haren iritziz, gizarte ekarpen orokorra (CSG) ez da justua, pobreenak gehiago kaltetuko dituelako eta erretretan diren pertsonen baliabideak apalduko dituelako. Oro har, maila sozialean Macronen Gobernua bideratzen ari den murrizketak salatu dituzte.

Guztiarekin, erretretadunen eskubideez eta beharrez eztabaidatzeko, CGT-k debate publiko bat antolatu du. Heldu den asteartean, hilaren 15ean izanen da, arratsaldeko 14:00etatik 16:30tara. Bilkura Baionako St Ursula etorbideko bilkura zentroan iraganen da.