Kazeta

Donibane Garazi : Sute batek Bizcaichipy zurgin enpresa kiskali du

Bart gauean piztu den sute batek Donibane Garaziko Bizcaichipy zurgin lantegi enpresaren tailerra kiskali du, Irulegiko Irratiak zabaldu duenez. Orotara, 500 metro karratu erre dira, gisa berean, era berean inguruan ziren lau auto ere kaltetuak izan dira.

Bizcaichipy zurgin lantegia gaur itxi behar zuten urte amaierako oporrak direla-eta. Bart gauean piztu zen suteak berta lan egiten duten sei langileak atsekabez bete ditu, Naiz atariak plazaratu duenez.

Ezbeharraren ondorioz, sei beharginak langabezi teknikoan daude gaurdanik.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, bart piztu zen sua zurgin lantegian. Sugarrak berehala zabaldu ziren eta lantegi barruan zeuden materialek garrak zabaltzen lagundu zuten.

Irulegiko Irratiak eman duen informazioaren arabera, orotara 500 metro koadroko tailerra suntsitu du suteak.

Donibane Garaziko suhiltzaileek gogor lan egin behar zuten sua mendean hartzeko. Horri esker sua ez zen lantegiaren inguruan dauden bizitegietara zabaldu.