Kazeta

Tolosako Abesbatza Lehiaketara autobusez Uztaritzetik

Heldu den azaroaren 3an 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren kontzertu bat ikusteko autobusa antolatu du Uztaritzeko Herriko Etxeak.

Tolosako Abesbatza Lehiaketaren berrogeita hamargarren edizioa iraganen da Gipuzkoako herrian.
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren berrogeita hamargarren edizioa iraganen da Gipuzkoako herrian.

Urriaren 31tik azaroaren 4ra Tolosako Abesbatza Lehiaketaren berrogeita hamargarren edizioa iraganen da Gipuzkoako herrian. Nazioarteko lehiaketa ospetsu honen karietara, Uztaritzeko Herriko Etxeak azaroaren 3ko ikusgarrirako autobusa antolatu du.

Kontzertuari goizeko 11.00etan emanen zaio hastapena eta hiru talde igoko dira Leidor antzokiko taulara: Convivium Singers britainiarrak, Leon de Oro asturiarrak eta Kammerchor Saarbrücken alemaniarrak.  

Autobusa goizeko 9.00etan aterako da Uztaritzeko Lota gaztelutik eta itzulera egiteko 17.00etan abiatuko da Tolosatik. Bidaia eta ikusgarrirako prezioa 25 eurokoa izanen da. Bertaratu nahi duenak urriaren 28a aitzin 0631077501 telefono zenbakira deitu behar du.