Kazeta

Garbitasun lanbideak, ikusezintasunetik karrikara

Urriaren 18an Estatu frantsesean lehenengoz garbitasun lanbideen eguna ospatuko da. Egun horretarako Baionan animazio bat antolatu dute berinen garbiketaz arduratzen diren langileek.

Garbitasun lanbideak usu ahaztuak direla eta, sektore horretako eragileek lanbide hauek nabarmentzeko egun bat antolatu dute urriaren 18an.
Garbitasun lanbideak usu ahaztuak direla eta, sektore horretako eragileek lanbide hauek nabarmentzeko egun bat antolatu dute urriaren 18an.

Garbitasun lanbideak usu ahaztuak direla eta, sektore horretako eragileek lanbide hauek nabarmentzeko egun bat antolatu dute urriaren 18an. Estatu frantses mailako deialdi honen karietara, Baiona Handian ezohiko animazio bat eginen da. 11.00etatik 12.30era ibiliko den desfilean hainbat garbiketa teknikari eta animatzailek karrikak zeharkatuko dituzte, saltegietako berinak garbituz. Bide batez, lana xerkatzen dutenei curriculumak uzteko aukera emanen diete.

Sektoreko eragileen arabera, Akitaniako eskualdean 30.000 pertsonek mila enpresetan egiten dute lan. Estatu frantses osoan berriz, 500.000 dira lanbide hauetan aritzen direnak, lan merkatuko berrogei lanpostutatik bat, hain zuzen.

Ekintza eta elkartrukatzerako egun honen bidez, ikusezina ikusgarri bihurtu nahi dute, haien erranetan, jendarte guziaren mesedetan egiten duten lanari garrantzia emateko.