Bertsularien Lagunak elkarteak antolatutako lehiaketaren lehen saioa irailaren 14an 21.00etan hasi zen Hendaiako Baleak elkartean. Orotara, lau saio antolatu dituzte: hiru kanporaketa eta finala.
Saio bakoitzean sei bertsularik parte hartuko dute eta hiru epailek beren lanak puntuatuko dituzte. Asier Galarza, Aitor Servier, Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Elixabet Etxandi eta Peru Abarrategi oholtza gainera igo diren lehen bertsulariak dira.
Bigarren kanporaketa irailaren 21ean iraganen da 21.00etan Donapaleuko Aldaka gaztetxean. Hirugarrena Baigorriko Bixentenian antolatu dute irailaren 28rako. Finala berriz, Hazparneko Ttattola gaztetxean iraganen da urriaren 21ean.
Hurrengo saioko bertsulariak hauek izanen dira: Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Eli Pagola, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube eta Lurdes Ondaro.