Kazeta

Lorentxa Beyrie euskal presoaren aldeko bazkaria Kanbon

Lorentxa Beyrieren sostengu batzordeak euskal presoaren aldeko bazkari bat antolatu du abuztuaren 5erako Kanboko besten karietara.

Lorentxa Beyrieren alde egindako ekimena Kanbon. ©Isabelle Miquelestorena
Lorentxa Beyrieren alde egindako ekimena Kanbon. ©Isabelle Miquelestorena

Urtero bezala, Lorentxa Beyrieri elkartasuna helaraziko diote Kanboko bestetan. Euskal presoaren sostengu batzordeak bazkari bat antolatu du abuztuaren 5erako. Bazkaria tokiko produktuekin eskainiko dute 12.00etatik 15.00etara.