Iaz hasia, SorBayonne – Festen soziologia inkestak festek bizi ekonomikoan zer nolako eragina duten ikertzea du helburu. Hugo Jeanningros, Melchior Simioni et Philippe Steiner, Sorbonne unibertsitateko soziologia laborategiko hiru ikerlarik dute egitasmoa eramaten.
Uztailaren 30ean interneten zabaldutako galdezketak bestazaleen jokaera ekonomikoa eta horien festa ohiturei buruzko galdera sorta bat proposatzen du. Inkestaren atal honekin batera beste lan batek osatzen du ikerketa, festa posible egiten duten pertsonen gainean : ostalariak, zerbitzariak, Herriko etxeko zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak…
Galdezketari erantzun daiteke hemen (frantsesez)
Xehetasun gehiago www.sorbayonne.fr gunean.