Kazeta

Hendaiak bideozaintza kamerak instalatuko ditu

Uztailaren 24eko herriko kontseiluan bideozaintza sistema baten alde bozkatu dute hautetsiek.

Bideozaintza kamerak urte bukaera aitzin izanen dira Hendaian.
Bideozaintza kamerak urte bukaera aitzin izanen dira Hendaian.

Bideozaintza sistema bat instalatuko dute Hendaiako hirian urte bukaera baino lehen. Horren alde bozkatu dute hautetsiek uztailaren 24eko herriko kontseiluan. Oposizioak ez du erabakia bozkatu. Auzapezarekin koalizioan badira ere, kontra bozkatu dute aldiz abertzaleek.

Haien ustez bidozaintza ez da aukera egokiena. Kontuen auzitegiaren 2011ko inkesta batean oinarritzen dute beren iritzia. Estatu Frantsesean erasoen%3a baino gehiago ez litzateke konpontzen ahal bideozaintzarekin. 50.000 euroko kostua izan beharko luke dispositiboak.