Kazeta

Eusko Diasporaren gaualdia uztailaren 20an Baionan

“Arteak eta euskal diaspora. XIX-XXI. mendeak” liburua aurkeztuko dute uztailaren 20an Eusko Ikaskuntzak Baionan duen egoitzan. Horrez gain, hizlariek Ibaialde 2017 espedizioko lekukotasunak eskainiko dituzte.

Indianoak 2017 espedizioan parte hartu zutenek beren lekukotasuna eskainiko dute. © Isabelle Miquelestorena
Indianoak 2017 espedizioan parte hartu zutenek beren lekukotasuna eskainiko dute. © Isabelle Miquelestorena

Eusko Diasporari buruzko gaualdi bat antolatu dute uztailaren 20ean Baionan. "Arteak eta euskal diaspora. XIX-XXI. mendeak" liburuaren aurkezpenaz gain, Ibaialde 2017 espedizioan parte hartu zutenek beren esperientzia kontatuko diete Eusko Ikaskuntzaren egoitzara hurbilduko direnei.

Halaber, diaspora hurbiletik ezagutzen dutenek ere beren lekukotasuna eskainiko dute. Gaualdia 18.00etan abiatuko da eta ekimena zintzur bustitze batekin bukatuko da.