Igor Suberbiola donostiarra eta Ibon Goieaskoetxea busturiarra Mont-de-Marsango presondegira hurbildu dituzte. Asier Bengoa gasteiztarra, ordea, Lannemezanera. Azken hiru hurbilketak kontutan harturik, hemeretzi dira Estatu frantsesak Euskal Herritik gertuen dauden kartzeletara hurbildu dituen euskal presoak.
Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa euskal preso politikoak Mont-de-Marsan eta Lannemezango espetxetara hurbildu dituzte https://t.co/d1vhWrC7s2
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) July 13, 2018
Iragan astean Aitzol Etxaburu eta Jurdan Martitegi lekualdatu zituzten, Etxeratek zabaldu zuenez. Etxaburu Mouins-Yzeureko presondegian zegoen eta Martitegi Clairvauxekoan.