Kazeta

Autodefentsa tailerra antolatu du Planing Familialek

Uztailaren 25ean abiatuko diren Baionako besten karietara, autodefentsa tailer bat antolatzea erabaki du Planing Familial egiturak. Emazteei erasoak aurreikusi, aztertu eta horien aurrean ihardesteko baliabideak eskaintzeko helburua du ikastaroak.

Iruñean antolatutako autofentsa tailaerra. (Iruñeko Herriko Etxea)
Iruñean antolatutako autofentsa tailaerra. (Iruñeko Herriko Etxea)

Planing Familial egituraren erranetan, Baionako bestak ohar sexistak, hunkitzeak, erasoak zein bortxaketen "antzerki tristea" da. Egun horietan bizitzen diren egoerei aurre egiteko baliabideak eskaini nahi dizkie emazteei.

Horretarako, autodefentsa tailer bat antolatu du uztailaren 16 eta 19an Zizpa Gaztetxean. Bi egunetan tailer bat proposatuko du 19.00etatik 21.00etara.

Autodefentsa emazteei konfiantza eman edo berreskuratzeko balio duela dio Planing Familial egiturak. Ikastaroak erasoak aurreikusi, aztertu, horietaz babestu edo ihardesteko baliabideak eskaintzea du helburu.

Parte hartzaileek zortzi euro ordaindu beharko dituzte. Bost euro izanen dira irabazi guti dituztenentzat. Izena emateko ondoko helbidera idatzi behar da: planningfamilial.paysbasque@gmail.com.