Kazeta

EHZ Nomadaren egitarau zehatza prest

Trantsizio urtea markatuko duen EHZ Nomadaren egitarau zehatza argitaratu du elkarteak. Hiru eguneko bonoa edo egun bakoitzeko txartelak jadaneko salgai daude.

EHZ Nomadak aurtengo egitaraua aurkeztu du. (EHZ)
EHZ Nomadak aurtengo egitaraua aurkeztu du. (EHZ)

Ekainaren 29an, Baigorriko Plaza Xoko gelan. Hitzordua finkatu du jada EHZ elkarteak. Lehen eguneko egitarauan kultura animazioak proposatuko ditu nagusiki. Larunbatean, Baionako karrikak alaitu eta, Lekorneko Garroa gazteluan egin bezala, azken eguna familia eta haurrei zuzendua izanen zaie.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleen "Ero" ikusgarriak hasiera emanen dio hiru eguneko programazioari. Ondotik, Kukai dantza taldea oholtza gainera igoko da eta 21.30ean Huts teatroaren "Hozkailua" antzezlana ikusteko parada izanen da. Doctor Mephistok lehen eguneko programazioa agurtzeaz arduratuko da.

Larunbatean, 11.30ean, Esker 1000 egitasmoari buruzko dokumentalarekin abiatuko da eguna. 15.00etatik 18.00etara, feminismoaz, errefuxiatuen egoeraz, zein Euskal Herriko gatazkaz arituko dira eztabaida gunean. Ondotik, besteak beste, Kolinga, Pelax, Yassassin eta Casey taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Itsasuko gaztetxeak igandeko lehen animazioa errezibituko du 11.30ean. Atx teatroak "Bihotz salataria" antzezlana eskainiko dio publikoari. Eguerdian, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak tokiko produktuekin egindako zikiroa proposatuko du eta bitartean, haurrak puzgarrietan jostatzen ahalko dira.

Arratsaldean zehar, zirko, dantza eta kontzertuak antolatu dituzte EHZko kideek. Anita Parkerren ikuskizunak bukaera emanen dio aurten lehen aldiz antolatu duten EHZ ibiltariari.

Hona hemen egitarau zehatza: