Xan Idiart

Euskarazko film bat ekoizteko castingak Ipar Euskal Herrian

La fidèle production ekoizpen etxeak eta Lara Izagirre errealizadoreak probak antolatu dituzte ekain bukaeran, datorren udaberrian grabatu nahi duten film batentzat.

Jokin Etcheverria eta Lara Izagirre.
Jokin Etcheverria eta Lara Izagirre.

Euskal zinema boladan da azken denbora hauetan. Eta zer hobe euskarazko film bat baino ? Hori dela eta, Lara Izagirre erralizadorea elkarlanean ari da La fidèle production ekoizpen etxearekin bere hurrengo filma grabatzeko : Ane eta Peio.

Amodiozko istorio bat kontatuko du filmak. Ane, Zornotzako emakume bat da. Bere aitatxi hil berri dela, gaztetan ezagutu duen Ezpeletako Peio berriz ikusteko gogoa du. Peioren errola antzeztuko duen gizonaren xerka dabiltza La fidèle production eta Lara Izagirre. Horretarako, castingak edo probak antolatu dituzte Ezpeletan ekainaren 23an, Sara 24an eta Hendaian 25 eta 26an.

"Iparraldeko gizon bat izan beharko du Peiok" ziurtatu du La fidèle production ekoizpen etxeko Jokin Etcheverriak. "Hots, Iparraldeko azentua ukan beharko du, eta 30 urte inguruko gizona izan beharko da."

Euskal Herria bere aniztasunean

Zazpi eta hamar urteko Peio gazte bat ere aukitu nahi dute egun horietan. Bestalde, Miren izeneko neskato bat nahi dute baita nerabe bat Elene deituko dena. 45 urtetik gorako "anderea" ere atzeman nahi dute probetan. Parte hartu nahi duenak honako helbide elektronikora idatzi beharko du : jokin@lafideleproduction.com

"Euskal Herria bere aniztasunean erakusten duen film bat egin nahi dugu" adierazi du Jokin Etcheverriak. Hegoaldea eta Iparraldea uztartu nahi dituzte horri esker, bereziki hizkuntzaren bidez. Egitasmoarekin pozik dela gehitu du ekoizpen etxekoak.