Kazeta

Ficoba erakustazoka berdez jantzirik

Ekainaren 1etik 3ra iragaiten ari da Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Euskadiko azoka. 170 erakusketarik baino gehiagok parte hartuko dute hamabost urte bete dituen ekimenean.

Igandera arte zabalik egonen da Bioterra azoka.
Igandera arte zabalik egonen da Bioterra azoka.

Bioterra azokaren hamabosgarren edizioa errezibitzeko, berdez jantzi da Ficoba. Ekimena produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia bereiztagarrien zein kontsumo arduratsuaren topaleku bilakatu da ekainaren 1etik 3ra.

Antolatzaileek gogora ekarri dutenez, 2004an iragan zen lehen edizioan 70 erakusketek eta 6.000 bisitarik parte hartu zuten. Aurten, berriz, 170 erakusketa baino gehiago presente dira hiru pabiloi eta kanpoaldeko eremuan.

Azoka goizeko 10.00etatik 21.00etara irekia izanen da larunbatean. Larunbatean ordutegia 21.00etara luzatuko dute. Bioterra azokako sarrerak hiru euroko kostua izanen du.