Kazeta

Eusko Ikaskuntza: Eguzki Urteagak hartu du segida

Soziologia irakasleak Jean-Michel Larrasqueten tokia hartu du erakunde zientifikoan.

Eguzki Urteaga. © Gaizka Iroz
Eguzki Urteaga. © Gaizka Iroz

Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, Eguzki Urteaga Soziologiako irakaslea hautatu du bere lehendakari izateko. Lehendakaria zen Jean-Michel Larrasquet zendu ondoren, maiatzaren 11n administrazio kontseiluak bulego berria izendatu zuen.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da Eguzki Urteaga eta Ikerlari atxikia Social and Business Research Laboratory-an, hots Rovira i Virgili Unibertsitateko ikerketagunean. Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria izan da baita ere Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea Jean-Claude Larronde-n lehendakaritzapean.

Presidente berriak "gobernantza eraberritu nahi du, lidergo argia adieraziz eta talde-lana berrindartuz". Horretarako, Bulegoko kideen laguntza izanen du. Pertsona hauek osatuko dute aipaturiko egitura: Argitxu Camus, Viviane Delpech, Anne-Marie Gale, Claude Mehats, Maitena Urmeneta, Argitxu Etxandi eta Jean-Claude Larronde.