Aitzaro ARANO

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatuko du

Euskaltzaindiak ehun urte bete ditu. Egindako indar eta pausoen ondorioz logoa eta lema aldatzeaz gain, programa berri bat proposatzen du.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien aurkezpena. (FOKU)
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien aurkezpena. (FOKU)

Euskaltzaindia, euskarako erakunde aholku emaile ofiziala, 1918-1919az geroztik hazi da. Beste euskal eragileekin euskara batua osatu zuen. Bide beretik hizkuntza bultzatzeko Bertsolari Txapelketa, Euskal Idazleen elkartea, AEK, Ikastolak, itzultzaileak, hiztegiak... bideratu zituen euskalgintza modernoaren azpiegitura sortuz.

Honela, dei bat egin nahi dio euskal gizarteari elkartasunez eramaten duen engaiamenduak aurrera segi dezan etorkizunean. "XXI. mendea iritsi da eta euskara bizirik dago. XXII. mendera ere iritsiko gara guztion partaidetzarekin",  aldarrikatu du itxaropenez Andres Urrutia Badiola, euskaltzainburuak.

"Euskara ehuntzen"

Ehun urte horiek, aurrera pauso bat direla erakusteko, bere ikurra den zuhaitzaren logoa ere birmoldatu du Euskaltzaindia. Leloa urrezko idazkeraz izateaz gain, adarrak idekiagoak eta zabalagoak dira, oraindik anitz ikertzekoa, zaintzekoa eta lantzekoa duelako Euskararen Akademiak.

Hori guzia ospatzeko, irailaren 2018tik irailaren 2019ra arte Euskal Herri osoan jardunaldiak antolatu ditu. Egitarau akademikoa proposatuko du, ekitaldi instituzional, akademiko eta artistiko kulturalak proposatuz. Gaiak "euskararen batasuna", "hizkuntzaren eskubideak", "ahoskera", "dialektologia", literatura", "onomastika», "gramatika" eta "teknologia berriak eta euskara" izanen dira.

Egitaraua :

Baionan, 2018ko iralean : Euskararen Batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena.

Arantzazun, 2018ko urrian : Euskararen batasuna.

Iruñean, 2019ko urtarrilean : Hizkuntza eskubideak.

Gasteizen, 2019ko otsailean : Ahoskera.

Bilbon, 2019ko martxoan : Dialektogia. Jardunaldia eta erakusketa.

Bilbon, 2019ko maiatzean : Literatura.

Gasteizen, 2019ko ekainean : Onomastika.

Donostian, 2019ko uztailean : Gramatika.

Donostian, 2019ko irailean : Teknologia berriak eta euskara.