Idoia ERASO

"Egun ederrak" izanen dira Biarritzen

Les Beaux Jours festibalaren hirugarren edizioa abiatua da apirilaren 19an Biarritzen. Igandera arte, musika estilo askotarikoak eskainiko dituzte artistek.

Gautier Capuçon biolontxelo-jotzaileak hasiera eman dio festibalari.
Gautier Capuçon biolontxelo-jotzaileak hasiera eman dio festibalari.

Les Beaux Jours festibalaren 3. edizioa izanen da Biarritzen igandera arte. Musika klasikoari eginen dio ohore, jazz, folk eta dantzak lagunduta.

Atzoko irekiera gaualdia Gautier Capuçon biolontxelo-jotzaileak eginen du, eta "Intuition" diskoan interpretatzen dituen hainbat lan eskainiko ditu.

Gaurkoa folk-jazzaren eguna izanen da. Melanie de Biasiok "Lilies" bere azken obrako kantuak interpretatuko ditu.

Ostirala dantzaz jantziko da. Ballet Biarritzek "Reverie romantique" eta "Nocturnes" ekarriko ditu, eta Illicite konpainiak "Entre-deux" interpretatuko du, bi taldeak Baiona Euskal Kosta Eskualde Orkestraren musikak lagunduta.

Larunbatean, Les Folies Françoises talde barrokoak "L’offrande musicale de Bach" joko du. Azkenik, munduko jazz piano-jotzaile onenetako Monty Alexanderrek itxiko du jaialdia.