Euskal Elkargoko ordezkariek lehen lehendakariordea bozkatu zuten martxoaren 10ean iragan zen batzordean. Orotara, 206 hautetsi presente zeuden eta horietariko 198k Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezaren alde bozkatu zuten.
Ecenarrok iazko abenduan zendu zen Peyuco Duharten segida hartuko du. Sozialistak bere lehen hitzak Duharten omenez erran zituen. Oraingoz, ez dira Ecenarroren ardurak ezezagutzen. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak banatuko ditu.
Larunbateko ekimenean beste hiru hautetsik kontseilarien karguak hartu zituzten. Bertrand Harispe Aldudeko auzapeza eta Christian Berzaitz Bildoze-Onizepeakoari ongietorria eman zieten. Horiek kargua hartu dute aipaturiko herrietako auzapezen heriotza dela eta. Halaber, Maitena Peirutaz Arrangoitzeko auzapezordeak Philippe Etxeberria auzapezaren lekua hartu du.