Kazeta

"Ez dok Hiru: euskal Musikaren benetako istorioa" antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Hartzaro festibalaren baitan, "Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa" antzezlana eskainiko du Tartean Teatroa konpainiak otsailaren 3an. Kazeta.eus atariak bi sarrera zozketatuko ditu irakurleen artean.

"Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa" antzezlanaren irudia. ©TARTEAN TEATROA Konpainia
"Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa" antzezlanaren irudia. ©TARTEAN TEATROA Konpainia

"Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa" antzezlana proposatuko du Tartean Teatroa konpainiak Uztaritzen otsailaren 3an. Euskal musikaren bilan "ironikoa eta absurdua" egiten duen ikusgarriaz gozatzeko, bi sarrera zozketatuko ditu Kazeta.eusek sare sozialen bidez otsailaren 3an.

Mikel Martinez eta Pantxo Telleria hiru musikari aktorerekin igoko dira oholtza gainera. "Zuzenean edota zeharka, 2000tik gora euskal abestien aipua" eginen du antzezlanak.

Gaurtik, otsailaren 3ra, sare sozialen bidez zozketari buruzko mezuak argitaratuko ditu atariak. Zozketan parte hartu ahal izateko, mezu horiek partekatu beharko dira Twitter zein Facebook bidez.

Ostiralean, irabazleen izenak jakinaraziko ditu Kazeta.eusek sare sozialen bidez.

Xantza on denei!