Kazeta

Larrun ez Hunki kolektiboko gogoeta taldearen bilkura

Larrun ez Hunki kolektiboak gogoeta bilkura bat antolatu du urtarrilaren 27rako Saran.

Biltzar publikoak eta mobilizazioak antolatu ditu sortu berri den kolektiboak. ©Larrun ez Hunki
Biltzar publikoak eta mobilizazioak antolatu ditu sortu berri den kolektiboak. ©Larrun ez Hunki

Larrun 2020 proiektuaren kontra jotzeko sortu zuten kolektiboak gogoeta bilkura bat antolatu du larunbaterako. Ekimena Sarako Lur berri salan iraganen da 09.30etatik 12.30etara. Larrun mendia zaindu nahi duen orori parte hartzeko deia luzatu dio taldeak.

Larrun ez Hunki kolektiboa geltokia eta tontorra berritu nahi duen plangintzaren kontra agertu da hasieratik. Besteak beste, Sara, Azkaine, Bera eta Urruñako herritarrak batu dituen taldeak hainbat ekintza burutu ditu azken hilabeteetan. Hala nola, Larrun mendiko bide baten berritze lanak oztopatu zituen iazko azaroan.