Kazeta

Kataluniako prozesu soberanistari buruzko mintzaldia Uztaritzen

EH Baik "Prozesu soberanista Katalunian" lemapean mintzaldi publiko bat antolatu du urtarrilaren 26rako. ERC, CUP eta PDeCAT alderdiko zenbait kidek ekimenean parte hartuko dute.

"Kataluniarekin bat" lelopean Baionan iragan den manifestazioa. ©Aurore Lucas
"Kataluniarekin bat" lelopean Baionan iragan den manifestazioa. ©Aurore Lucas

Katalunian gertatzen diren nondik norakoak azaltzeko, mintzaldi bat antolatu du urtarrilaren 26rako EH Baik. "Prozesu soberanista Katalunian" lemapean, iraganen den ekimena 19.00etan hasiko da Uztaritzeko Lapurdi gelan.

Orain arte egindako urratsak eta etorkizunerako dituzten erronkak azaltzeko, hiru hizlarik parte hartuko dute topaketan. Eduard Lopez ERCeko idazkariordea, Mireia Boya, CUP alderdiko diputatu ohia eta Jordi Vera PDeCATeko kidea, hain zuzen ere.