Kazeta

Mauleko hiltegia: auzia gibelatu dute

Mauleko hiltegiko zuzendari ohia eta lau langileen kontrako auziak azaroaren 22an iragan behar zuen. Defentsak galdetuta, auzia gibelatzea erabaki du justiziak. 2018ko martxoan iraganen da.

Mauleko hiltegia ikertu zuten animaliei tratu txarrak egiteagatik. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Mauleko hiltegia ikertu zuten animaliei tratu txarrak egiteagatik. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Mauleko hiltegiari buruzko aferak epaitua izan behar zuen azaroaren 22an Paueko delituen auzitegian. Antoine Tugasek, defentsaren abokatuak galdetuta, auzia gibelatu dute. Auzia 2018ko martxoaren 29 eta 30ean iraganen da, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez.

Antoine Tugas hiltegiko lau langileen abokatua da. Hauei animalien kontrako tratu txarrak leporatu dizkiete. Oroitarazi behar da, L214 elkarteak kamera ezkutu baten bidez, Mauleko hiltegiko metodoak grabatu zituela. Egin molde "krudelak" direla eta, elkarteak salaketa bat aurkeztu zuen Paueko Auzitegi Gorenean.

Michel Etchebest Mauleko auzapezak eta Pierre-André Durand Pirinio Atlantikoetako suprefeturak hiltegia bi hilabetez hestea erabaki zuten.