Independentzia deklaratu du Kataluniako Legebiltzarrak urriaren 27an. Osoko bilkura 13.30ean hasi eta 15.00ak pasata alderdien proposamenak bozkatzen hasi dira. Junts pel Si eta CUPek errepublika aldarrikatu eta prozesu konstituziogilea abiatzea proposatua zuten. Diputatuen gehiengoak neurrien alde jo du.
Orotara, 70 diputatuk aipaturiko bi alderdi independentisten proposamenen alde bozkatu dute. 10 kontra jo dute eta bi bozka zuri agertu dira. Bozketa hasi baino lehen, PP, PSC eta Ciudadans alderdiko diputatuek Legebiltzarretik ateratzea erabaki dute. Ondoren, banan-banan, sekretuan, independentzia deklarazioa bozkatu dute diputatuek.
Erabakia jakin bezain laster, Gobernu espainiarreko presidentea den Mariano Rajoyk mezu bat zabaldu du sare sozialetan: "Lasaitasuna eskatzen dut. Eskubide estatuak legezkotasuna berriz ezarriko du Katalunian".
155. artikulua aplikatzeko baimena eman dio Senatuak Gobernuari. Hain zuzen, Kataluniaren autonomia bertan behera bozkatu du senatarien gehiengoak: 214 bozek alde eta 47k kontra jo dute. Abstentzio bakarra agertu da.
Estatu espainiarreko ministroen kontseilua 18.00etan bilduko da Madrilen.
Mariano Rajoyk Estatu espainiarra herrialde "serioa" dela aipatu eta, "egin beharrekoak" egingo dituela nabarmendu du.
Ihardokipenak Ipar Euskal Herrian:
ZORIONAK Katalunia ! Erakaspen polita !
— EH Bai (@EHBai) October 27, 2017
FELICITATIONS à la Catalogne, belle leçon de démocratie !
Zorionak Catalunyari! Gaur zueri, bihar guri. Bi herri, borroka bakarra! Visca #RepublicaCatalan ✊ @ernaigazte @Arran_jovent @ pic.twitter.com/5jn96gwbcj
— Aitzina! (@Aitzinagazte) October 27, 2017