Kazeta

Euskal xamanismoa aipagai urriaren 14an Isturitze eta Otsozelaiko leizeetan

Euskal xamanismoari buruzko hitzaldia eskainiko dute urriaren 14an Isturitze eta Otsozelaiko harpeetan. Gorka Etxarri aditua izpirituen munduari dagozkien sinesmen eta jardunei buruz mintzatuko da.

Ekimenean parte hartzeko sarrerak 12 eurotan salgai jarri dituzte.
Ekimenean parte hartzeko sarrerak 12 eurotan salgai jarri dituzte.

"Aztia. Euskal xamanismoa" lelopean hitzaldi bat antolatu dute larunbaterako Isturitze eta Otsozelaiko leizeetan. Gorka Etxarri aditua Euskal Herriko kasuaz mintzatuko da. Batez ere, euskal gizartearen "izpirituzko ondareari" buruz hausnartuko du.

Ekimenean parte hartzeko sarrerak 12 eurotan salgai jarri dituzte helduentzat, haurrentzat, ordea, bost eurotan. Jardunaldiari buruzko xehetasunak lortzeko, ondoko telefonora deitu behar da: 05.59.29.64.72.