Kazeta

Bi hildako Sara eta Bankan gertatutako auto istripuetan

Jatsuko gazte bat zendu da irailaren 10ean Sarako bestetatik itzultzean auto batek harrapatu ondoren. Gainera, hirurogei bat urteko gizon bat hil da larunbatean bere autoaren kontrola galdu eta.

Sarako besten egitaraua moldatu zuten igandean istripuaren eraginez.
Sarako besten egitaraua moldatu zuten igandean istripuaren eraginez.

Sarako hirigunetik Portua auzunera doan bidean gertatu zen istripua. Gaua zen eta euria egiten zuen. Sara bertako gazte batek gidatzen zuen autoak Jatsuko bi anai, 28 eta 30 urtekoak, harrapatu zituen.

Istripuaren lekuan bizira ekartzen saiatu ziren, baina anaiarik gazteena igande goizean hil zen Baionako ospitalean. Nagusiak bizkar hezurrean kalteak ditu, bere bizia ez da arriskuan. Autoaren gidaria atxilotu dute.

Sarako besten egitaraua moldatua izan da. Igandean, minutu bateko isilunea antolatu zuten. Astelehenean, irailaren 11n, ospakizunen egitarauarekin segituko dute.

Banka

Larunbatean, ordea, hirurogeita zazpi urteko gizon batek bere autoaren kontrola galdu eta bidetik atera zen, Bankan. Bere etxetik hamar bat metrora izan zuen istripua. Sokorri zerbitzuek ezin izan zuten deus egin.