Irati GUIMON

Piarres Larzabal kolegioa forman

Urte osoan zehar, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak hainbat ekitaldi antolatu zituen euskararen inguruan. Lan hori bururatzeko, hirugarreneko ikasleekin mural bat margotu dute ikastetxearen aitzineko paretan.

Hirugarreneko ikasleek margotu dute euskararen omenez murala.
Hirugarreneko ikasleek margotu dute euskararen omenez murala.

"Jaso, ikasi, hezi errotik sendi, ahoan beti, euskaraz bizi!" hori da kolegioko paretan agertzen den lema. Herriko Etxeak baimena eman eta marrazkia adostu eta, urte hasieran ekin zioten ikasleek kartoi mozketari arte kurtsoetan, marrazki moldeak egiteko. Dena prest, margoketan hasi ziren duela guti bukatzeko. Freska hori aurtengo hirugarrenen aztarna bat geldituko da, heldu den urtean lizeorako bidea hartuko baitute.

Apirilean, ikastetxeak interes handia eman zion korrikari, maila guzietan, hamaika klase orotara, "Mannequin Chalenge" famatua filmatu baitzuten. Youtuben aurki daiteke bideoa
Giro berean, aurtengo korrikako lema "Batzuk" lurrean idatzita argazkia hartu zuten non 263 ikasleak agertzen diren kolorezko paperekin, baita umore piskat gehio erakusteko "Dab"-a eginez ere.

Hilabete batzuk lehenago, otsailean, udaberriari ongi etorri handia egiteko, lizeoaren aldeko sagarrondoa sartu zuten lurrean. Euskararen zuhaitz gisa landatu zuten ikasleek, hala, handituko denean euskararen fruituak emango ditu eta euskara hurrengo belaunaldiei transmitituko die.