Kazeta

Errugbi jokalari bat espetxeratu dute Iruñean eraso sexista bat leporatuta

Epaileak gizon bat espetxeratu du emakume bati bortizkeria baliatuz eraso sexista bat egin izana leporatuta. Epaiketa heldu den uztailaren 21ean eginen dute. Bitartean, gizona kartzelan egonen da.

Eraso sexisten kontrako manifestazioa burutuko dute Iruñean uztailaren 13an. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Eraso sexisten kontrako manifestazioa burutuko dute Iruñean uztailaren 13an. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Gertakariak uztailaren 11n iragan ziren Iruñeko ostatu batean. Gizona bere ondoan dantzatzen ari zela kontatu du emazteak, eta memento batean bularrak, ipurmasailak eta genitalak bortizki ukitzen hasi zitzaiola.Berak eta berarekin zeuden lagunek erasoa gaitzetsi zutela baina ber jarrera mantendu zuela zehaztu du Emazteak. Defentsa gisa, dioenez, genitalak heltzea entseatu zen. Gizonak irri egin eta emazteari kolpe bat eman zion aurpegiko ezker aldean. Horren eraginez, emaztea lurrera erori eta konortea galdu zuen memento batez. 



Emaztearen lagun batzuk berarekin egon ziren bitartean, beste batzuk erasotzailearen bila joan omen ziren. Hori esker atxilotzea lortu zuten.

Epailearen aurrean, erasotzaileak errugbilaria dela baieztatu du. Ipar Euskal Herriko kostaldeko klub batekin lotura izan dezake.

Gertakarien ukapena

Auzitegiko medikuaren txostenak biktimak pairatutako zauriak berretsi ditu. Medikuak, emaztearen azalpenekin bat egiten dutela dio.

 Atxilotuak gertakariak ukatu ditu.

Instrukzio epailearen aburuz, bere azalpenak "argiki faltsuak" dira. Azaldu duen horrek ez duela zentzurik gehitu du.