Kazeta

Baionako besten afixa lehiaketako finalistak aurkeztu dituzte

Baionako besten afixa lehiaketan hautatu dituzten bostak aurkeztu dituzte otsailaren 17an. Herritarrek martxoaren 5a arte nahiago dutena bozka dezakete.

 

Henri Lauqué Besta batzordearen lehendakariak eta Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza. ©Isabelle Miquelestorena
Henri Lauqué Besta batzordearen lehendakariak eta Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza. ©Isabelle Miquelestorena

Baionako bestak irudikatu dituen afixa bozkatu behar dute herritarrek. Bost afixen artean hautua egin dezakete otsailaren 18tik martxoaren 5a arte. Lehiaketan parte hartu duten hirurogeita lauen artean bost finalistak zeintzuk diren plazaratu dituzte Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza eta Henri Lauqué Besta batzordearen lehendakariak.

Javier Balda, Audrey Birles, Claude Davancens, Jean Duverdier eta Anna Petrissansek Stéphane Bailletekin batera egindako afixak hautatu dituzte. Euskarri koloretsu bakoitzetik zein nahiago duen aukeratu behar dute orain herritarrek.

Hain zuzen, herritarren bozak erdia balioko du eta beste erdia Besta batzordearen esku dago. Bost afixak Euskal Museoan ikusgai daude martxoaren 5a arte. Bertan bozkatu dezakete herritarrek, baita Internet bidez ere. Iaz, orotara 1.700 pertsona hurbildu ziren museora eta 7.500 pertsonek bozkatu zuten Interneten.

Lehiaketa irabaziko duen artistak besten irudia izatea lortzeaz gain, 4.000 euro eskuratuko ditu. Beste lauek, ordea, 500 euroko saria irabaziko dute.

 

Hona hemen aurkeztutako bost afixak:

Javier Balda:


Audrey Birles:


Claude Davancens:


Jean Duverdier:


Anna Petrissans eta Stéphane Baillet: