Kazeta

Euskal kantuak ikasiz Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak abuztuaren 11tik 13ra euskal kantuak ikasteko parada eskaini du Mendi Zolan kultur gunean. Elsa Spizzichino abeslariak eta Eric Ruiz jazz gitarra joleak ikastaroa gidatu dute.

Elsa Spizzichino abeslariak eta Eric Ruiz jazz gitarra joleak ikastaroa gidatu dute.
Elsa Spizzichino abeslariak eta Eric Ruiz jazz gitarra joleak ikastaroa gidatu dute.

Udan bete-betean gaudenez eta herriko bestak garaile direnez, euskal kantuak jakitea garrantzitsua da Hendaiako Herriko Etxearentzat. Horregatik, abuztuaren 11tik 13ra euskal kantuak ikasteko parada eskaini du. Besteak beste, parte hartzaileek Euskal Herrian abesten diren errepertorio herrikoia ikasi dute.

Duela sei urte Hendaiako Herriko Etxeak ikastaro hauek antolatzen dituela. "Helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta agian honek jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik", esplikatu du Herriko Etxeak.

Kanta eta dantza udarako

Abuztuaren 4tik 6ra euskal dantzen ikastaroa antolatu zuen. Isabelle Larralderen eskutik, parte hartzaileek gaur egungo bestak alaitzen dituzten dantzak ikasteko parada izan zuten.

Mendi Zolan kultur gunean antolatu diren ikastaroak adin guziei zuzendu dira. Herriko Etxeko euskara teknikaria eta kantaria den Elsa Spizzichinok eta jazz gitarra jolea den Eric Ruizek ikastaroa eskaini dute. 10.30etatik 12.30etara parte hartzaileek euskararen ahoskera praktikatzeko parada izan dute.