Uztailaren 18an Bidarraiko Baztandarrak lasterketan espero ez zen gertakari bat iragan da. Sarien banaketa egiten zenean, Alain Mateo lasterkariak Iparlatik hurbil dagoen tontorrean bihotzekoa sufritu zuen; bukaeratik metro batzuetara zegoenean.
Uztailaren 22an 11.00etan ehorzketa eginen dute Bidarraiko elizan eta arratsaldean 15.00etan gorputz errausketa iraganen da Biarritzen. Lehenago, bisitak Baigorriko Hil Etxean egin daiteke.