Twitter ere .eus bilakatu da eta euskara ulertzeko gai izanen da

PuntuEUS Fundazioak eta Twitterrek adostutako lankidetzari esker, euskal hizkuntzaren komunitatearen adierazgarri den .eus domeinura salto egin du sare sozialak. Laster euskara ulertzeko gai izango dela ere gaineratu dute.

Naiz|20/06/2015 09:10|0 comentarios
Puntueus_twitter
Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendaria eta Alex Gibelalde, Twitter España-ko Marketin Arduraduna. (NAIZ)

Ohar bidez PuntuEUS Fundazioak jakinarazi du Twitterren arteko lankidetza fruituak ematen hasi dela eta, ondorioz, sare sozialak .eus domeinura salto egin duela.

Eta ez hori bakarrik. Gaur egun Twitterrek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren. PuntuEUS Fundazioaren adostuta, hori konpontzeko lanean ari dira sare sozialeko arduradunak eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute.

Twitterrek 2012an argitaratu zuen, erabiltzaileen eskariz, euskarazko bertsioa, interfazea hizkuntza horretan erabiltzeko aukera emanez.

Euskal txiolarien jarduna jasotzen duen UMAP webgunearen arabera, euskara erabiltzen duten 7.569 erabiltzaile aktibo zeuden maiatzean. Bataz beste, 10.600 txio baino gehiago idazten dira egunero euskaraz.

Euskal komunitatea interneten identifikatzen duen .eus domeinua 2014ko udaberritik dago sarean ikusgai, eta 3.600 domeinu izen daude erregistratuta gaur egun.