Kazeta

Manu Merin: "Heldu den denboraldian, euskal errugbiaren bi ordezkari izanen dira"

Aviron Bayonnais taldeko presidenteak heldu den denboraldian ez dela bi euskal errugbi taldeen fusiorik eginen baieztatu du. Prentsan argitaratutako "informazio faltsuak" salatzeaz gain, "mehatxuak jasan" dituela adierazi du.

 

Manu Merin, goiz huntan eskainitako prentsaurrekoan. © Amaia Cazenave
Manu Merin, goiz huntan eskainitako prentsaurrekoan. © Amaia Cazenave

"Heldu den denboraldian euskal errugbiaren bi ordezkari izanen dira", adierazi du Aviron Bayonnais-ko presidentea den Manu Merinek. Azken aste hauetan Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais taldeen fusioa gaurkotasunezko gaia izan da. Zurrumurruak alde batera utziz, presidenteak hedabideetan argitaratutako "informazio faltsuak" salatu ditu. 

Lehendakariaren hitzen arabera, nahiz eta etorkizunerako euskal errugbiaren indarrak batuko dituen talde baten inguruan hausnartu den, "ez da deus zehazki aitzinatua izan". "Nola imajinatzen ahal da horrelako proiektu bat gure klubari lotuta dauden indarren iritzia jakin gabe: akziodunak, sostengu taldeak...", azpimarratu du Merinek

Horretaz gain, maiatzaren 18an eskainitako prentsaurrekoan, "bere familia eta berak mehatxuak jaso" dituztela salatu du.