Kazeta

Nazioarteko itzultzaileen bilaketa, euskal literatura mundura hedatzeko

Donostia 2016 egiturak eta Etxepare Institutoak "Itzultzaile berriak" proiektuaren baitan, nazioarteko itzultzaileak xekatzen ditu. Hautatutakoak euskara ikasi eta literatur obra bat beren jatorrizko hizkuntzara itzuliko dute.

‘Itzultzaile berriak’ programa aurkeztu dute. (DONOSTIA 2016)
‘Itzultzaile berriak’ programa aurkeztu dute. (DONOSTIA 2016)

Donostia 2016k eta Etxepare Instituak ‘Itzultzaile berriak’ proiektua jarri dute abian. Hunen bidez nazioarteko literatur itzultzaileak hautatuko dira euskara ikas dezaten eta, ondoren, euskal literatur obra bat beren ama-hizkuntzara itzul dezaten.

Jakinarazi dutenez, gaur irekiko da deialdia euskaraz ez dakiten lau itzultzaile eta euskararen oinarrizko ezagutza daukaten beste lau hautatzeko 2015 eta 2016 bitartean Euskal Herrian egonaldiak egin eta modu huntan euskara ikas eta susta dezaten.

Euskaraz ezer ere ez dakitenek Euskal Herrian egonaldi bat eginen dute sei hilabetez eta, gainontzeko lauak, euskararen ezagutza maila baxuan dutenak, hilabetez egongo dira Euskal Herrian, beren maila hobetze aldera.

Barnategiaren eskaintza

Egile guztiek ikastaro intentsibo batean hartuko dute parte, barnetegi batean. Era berean, egonaldi luzea eginen duten lau itzultzaileek diru-laguntza bat jasoko dute euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen norbait atxemaiteko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an bukatuko da.