Iurre BIDEGAIN

Kazetaritza eta erleen arteko lotura taula gainean

Urtero bezala, euskara eta antzerki irakaslea den Antton Lucuk, Donibane Garaziko lizeoko gazteekin euskarazko antzerki ikusgarria prestatu du. Aurtengo "Erle Beltza" antzezlanak kazetaritzaren inguruko hausnarketak plazaratuko ditu. Apirilaren 16 eta 17an, Izpurako Faustin Benta Berri gelan, lehen eta bigarren mailako ikasleak errealitatea eta imajinazioaren artean arituko dira.

"Erle beltza" apirilaren 16 eta 17an eskainiko da. Argazkia Isabelle Miquelestorena.
"Erle beltza" apirilaren 16 eta 17an eskainiko da. Argazkia Isabelle Miquelestorena.