Kazeta

110 hautagai homofobia eta diskriminazioaren kontrako borrokan engaiatu dira

Martxoko hauteskundeetara aurkeztuko diren 110 hautagaiek LGBT Les Bascos elkartearen agiria izenpetu dute. Horrekin, homofobia eta diskriminazioaren kontrako borrakan engaiatzen direla zihurtatu dute.

Diskriminazioa edo homofobiaren kontra borrokatzen du Les Bascos elkarteak. Argazkia Gaizka Iroz.
Diskriminazioa edo homofobiaren kontra borrokatzen du Les Bascos elkarteak. Argazkia Gaizka Iroz.

Martxoaren 21an LGBT Les Bascos elkarteak mahai-inguru bat antolatu zuen martxoko hauteskundeetako hautagai batzuekin. Hitzorduan partaideek homosexualei, bisexualei edo transexualei dagozkion galderei erantzun zuten. Adibidez: "departamenduko gaitasunetan oinarrituz nola murriztu nahi dituzue diskriminazio kasuak, batez ere homofobia? nola kontutan hartuko dituzue LGTB kideen kezkak edo eskubideak?". Hortik abiatuta, 110 hautagaiek Les Bascos elkartearen manifestuarekin bat egin dute.

Agiri honen izenpetzearekin, parte hartzaileek "eragile guztiak mobilizatzeko prest dira diskriminazioa eta homofobiaren kontra erreakzionatzeko", "LGBTren eta bere publikoaren beharrei erantzuteko prest dira" eta "LGBT elkarteak sustengatzeko".

Elkarteak manifestu hori izenpearazteko erabakia hartu du "homofobiaren kasuak emendatzen diren kontestuan". Elkartearen iritziz, departamenduko asanbladak konpetentzia sozialak eta osasun arlokoak ditu eta horregatik bere lana ezinbestekoa iruditzen zaie.

Les Bascos elkarteak eskertu nahi izan ditu bereziki EH Bai, alderdi sozialista, UDI, alderdi komunista, EELV, Modem-a eta Forces 64. Hauek manifestuarekin bat egin dutelako.