Kazeta

Martxoaren 19an medikuak berriz greban

Martxoaren 15an iragandako manifestazioaren ondotik, Marisol Touraine, Osasun ministroak plantan jarri nahi duen legearen kontra segitzen dute. MG64 sindikatuak deiturik, martxoaren 19an orotako medikuek greba eginen dute.

"Martxoaren 15eko mobilizazioak izugarrizko arrakasta errepresentatzen du, baina hori ez da nahikoa tinko segitzen duen ministro baten jarrera aldatzeko", adierazi du MG64 sindikatuak. Orain arte Marisol Toraine, Osasun ministroarekin egindako negoziaketekin ez dira ados, horregatik greba mugimendu berri baten deia luzatu dute: martxoaren 19an. Orotako medikuek beren kabineteak hetsiko dituzte.

MG64 sindikatuak beldur du etorkizunean, "hemendik hori edo bost urteetara" departamenduko orotako medikuen kopurua jeistea. Galderak pausatzen dituzte. "Instalazio bat nola bilakatuko dugu erakargarria?".