Baterak ezagupen instituzionalaz galdezkatu ditu hautagaiak

Martxoko hauteskundeei begira, ezagupen instituzionalaren inguruan hautagaiak galdezkatu ditu Baterak. Iragarri dutenez, erantzun guziak ikusgai izanen dira taldearen web gunean.

 

Kazeta|04/03/2015 11:50|0 comentarios
741441_batera_foto610x342
Hautagaien erantzunak publikoki argitaratuko dira.

Batera plataformak martxoko hauteskundeei begira hautagaiak galdezkatzea erabaki du. Hain zuzen ere, egituraketa admnistratiboaren inguruko galderak pausatuko dizkie. Jasotako erantzun guziak argitaratuak izanen dira web gunean.

"Bateraren ustez, 2012ko azaroan Hautetsien kontseiluak definitu eta adostu estatutu bereziko lurralde kolektibitatea Iparraldeak behar duen egitura sinpleena eta demokratikoena da. Horrekin bat egiten duzu?". Horrelako galderak pausatu dizkie Baterak martxoko hauteskundeetan parte hartzen duten hautagaiei."Interpelazio honen bitartez, hauteslegoari nahi dugu komunikatu zer nolako jarrera duten hautagaiek gai inportanta honi buruz".

Horretaz gain, parte hartzaileek EPCI egituraketaren alde ukanen duten inplikazioaz galdezkatzen ditu. Oharrak islatzeko aukera eskaintzeaz gain, hautagaiek baiezkoan edo ezezkoan erantzuten ahalko dute.

Batera plataformak gogorarazi du, martxoko hauteskundeetan ez duela "hautagairik aurkezten ez eta ere sustengatzen".