Kazeta

Etxerat Europako Legebiltzarreko Lehendakari orde batekin elkartu da

Martxoaren 2an bidaiatu du Etxeratek Bruselara, Europako Parlamentuan sakabanaketaren bukaera exijitzeko. Martxoaren 3rako, ordezkariek sei bilkura antolatu dituzte goizean. Besteak beste, Europako Legebiltzarreko Lehendakari orde batekin elkartu dira.

Dimitrios Papadimoulis Europako Legebiltzarreko lehendakariordea, Etxerateko ordezkariekin Bruselan. (@EtxeratElkartea)
Dimitrios Papadimoulis Europako Legebiltzarreko lehendakariordea, Etxerateko ordezkariekin Bruselan. (@EtxeratElkartea)

Etxeratek dispertsioaren bukaera exijitu eta euskal presoen senide eta lagunek bizi dituzten egoerak entzunarazi dituzte Europako Legebiltzarrean. Goiz huntan, Bruselara bidaiatu duten ordezkariek sei bilera ospatu dituzte. Haien artean, Flandeseko Legebiltzarra eta Europako Parlamentuko Lehendakari ordearekin elkartu dira. Etxeratek iragarri du agenda ez duela jakitera emango, "presioak ekiditeko".

"Balorazio positiboa" egin dute Bruselan diren Etxerateko ordezkariek. Europako Legebiltzarreko lehendakari orde batekin elkartu dira: Syriza alderdiko Dimitrios Papadimoulis-ekin.

Martxoaren 3ko goizean, Etxerateko kideak diren Ana Serna eta Gaizka Aranguren, Marc Hendrickx eta Karim Van Overleire-kin elkartu dira, Flandeseko Legebiltzarraren parlamentarioak. Etxerateko kideak dispertsioaren egoera aukeztu diete eta hauek galderak pausatzeaz gain, harrituak gelditu dira jakitean bakarrik bost euskal preso Euskal Herriko espetxeetan direla.

Halaber, Flandeseko Bake Institutuaren lehendakariarekin elkartu dira, Nelly Maes. Etxeraten kideak entzun ondoren, hunek adierazi die "aztertu beharreko egoera dela, lehenik eta behin, presoen egoera".

Sufrimenduaren egoerak

Bilkuretan, dispertsioak senide eta lagunengan eragiten dituzten sufrimenduak goraipatu dituzte. Bestalde, azpimarratu dute sakabanaketaren 26 urte hauetan, 16 pertsonek bizia galdu dutela. "900 direla astebururo astebururo errepideetan nahitaez jarri behar diren euskal herritarrak; familiak, umeak edota adineko perstonak. Denak, eskubideak sistematikoki urratuak dituztela; denak dispertsioaren biktimak", esplikatu du Urtzi Errazkinek.

Etxeratek martxoaren 4an prentsaurreko bat eskeiniko du 11.00etan Europako Legebiltzarrean.