Kazeta

Segurtasun neurriak itsalsaldi handien kontra

Otsailaren 19tik 21era itsasaldi handiak espero dira Ipar Euskal Herriko kostaldeetan. Horren kontra, Angelu edo Biarritzeko Herriko Etxeek segurtasun neurriak hartu dituzte. Biarritzeko hiriak 100.000 euro erabiliko ditu neurri hauentzat.

Biarritzeko Casinoan segurtasun neurriak hartu dituzte. Argazkia Bob EDME.
Biarritzeko Casinoan segurtasun neurriak hartu dituzte. Argazkia Bob EDME.

Egun hauetarako iragartzen den eguraldiak segurtasun neurriak hartzea behartu die Ipar Euskal Herriko kostaldeetako Herriko Etxeei. Otsailaren 19tik 21era itsasaldi handiak espero dira, batazbestekoa 118ra iristen ahalko da azken egun horretan.

Angeluko Herriko Etxeak adierazi duenez, hiriko poliziak itsasotik hurbil egiten diren itzuliak emendatuko ditu hiritarren segurtasuna zaintzeko helburuarekin. Otsailaren 19tik, hondartzara joaiteko debekua plantan emana da; heldu den otsailaren 23a arte. Neurri hori indartzeko, trabak jarri dituzte hondartzen sarreretan.

Biarritzeko Hondartza Handian "dunak" eraiki dituzte eta Portu Zaharreko hondartzan Casinoaren luzaera guztian hareaz beteriko zakuan jarri dituzte, sarbidea oztopatzeko. Hain zuzen ere, zaku bakoitzak 1,8 tonako pizua du. Biarritzeko auzapezak, Michel Veunac-ek adierazi du 100.000 euro erabiliko dituela eguraldiaren kontrako segurtasun neurrietan.