Justine GIRAUDEL

Mikrokredituak: lanbiderako aterabidea

Otsailaren 2tik 6ra Adie-k (Iniziatiba ekonomikoaren eskubidearen elkartea) mikrokredituaren inguruko astea antolatu du. Mailegu mota hauen eskakizunak ekonomiaren arlo ezberdinetatik etortzen dira.

Adie-k informatzeko bilkurak antolatu ditu astean zehar. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Adie-k informatzeko bilkurak antolatu ditu astean zehar. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Adie (Association pour le droit à l'initiative économique) 500 euro eta 10.000 euro bitarteko maileguak eskeintzen ditu. Zerbitzu hau finantziazio garantirik ez duten pertsonei zuzendua da eta batez ere, enpresa txikiak sortu nahi dutenentzat. Iragan den urtean, Angelun kokatutako zerbitzuak gaiaren inguruko 180 bilkura antolatu zituen eta 82 proiektuek finantziazioa bideratu zuen.

Hasieran mikrokreditua eskatzen zuten pertsonek beren enpresa propioa sortzeko helburua zuten, baina krisiaren emendatzearekin zerbitzu hauek aktibitate ekonomiko eskasiaren ordezko aterabidea bilakatu dira.

Mikrokreditu hauek galdegiten dituzten gehienak langabezian diren pertsonak dira. Estatu frantsesean enpresen buru diren %26 emazteak dira, aldiz, Adie-k eramaiten dituen proiektuetan %49a emazteak dira.

Informazio harrerak

Adie-k antolatu duen 11.edizio huntan, informazioa emaiteko bilkurak antolatu ditu Lanaren Guneetan. Hain zuzen ere, otsailaren 1an Biarritzen eta Bokalen, eta otsailaren 6an Donibane Lohitzunen. Halaber, Angelun kokatua den Adie bulegoan otsailaren 6an "Elkartasunezko finantzak" lemapeak ate irekiak antolatuak dira. 10.00etatik 17.00etara iraganen den hitzorduan Lurzaindiak eta SCA Herrikoak parte hartuko dute.