Jon GARMENDIA|26/08/2015 16:45|1 comment |
Aparkatzen ari gara
Kazeta|26/08/2015 13:05|0 commment
Animazio bereziak, Baionan Harmoniaz Kantuz ekimenean

Tuntuna elkarteak eta Baionako Harmoniak ekimen berezi bat antolatu dute abuztuaren 27an Baionan. Taldeek eskainitako kantuak entzuteaz gain, publikoak parte hartzeko parada izanen du.

Iñigo EXPOSITO|25/08/2015 16:20|0 commment |
Abian da jardueraz betetako Tabakaleraren irekiera kanpaina

Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuta, datorren irailaren 11n zabalduko ditu ateak eraikin ezagunak. Sorkuntza eta ekosistema kultural zabala barne hartuko duen espazio bilakatuko da. Irekiera kanpaina abuztuaren 19an abiarazi zuten, eta jardueraz oparo dator.

Iurre BIDEGAIN|24/08/2015 08:10|0 commment |
Euskal Herriko ondarea balioztatzen duen jantzi tradizionalen erakusketa

Pizkundearen garaiko eta 19. mendeko euskal jantzi tradizionalak ikusgai dira abuztuaren 29a arte Hendaiako Mendi Zolan gunean.
Aurkezpenak, garaiko ohituren ispiluari esker, gaur egungo modaren printzipio batzuk ulertzea laguntzen du.

Kazeta|21/08/2015 10:10|0 commment
Folk doinuak Bidasoaren bi aldeetan

Abuztuaren 21etik 23ra Hendaia, Hondarribia eta Irun Bidasoafolk festibalaren eszenatokiak bilakatuko dira. Euskal Herritik zein mundu osotik etorritako artistek folk musika tradizional eta garaikidea eskainiko dute.

Iurre BIDEGAIN|19/08/2015 08:30|0 commment |
"Ez dugu joko datorren urtean, diska berria prestatuko dugu"

Betagarri taldeak 21 urteko ibilbidea egin du. Urte hauetako gora-beherei aurre egin ondoren, taldeko kantaria den Iker Ortiz de Villalbak heldu den urtean etenaldi bat eginen dutela iragarri du. 2017an disko berria aurkezteko, talde gasteiztarra lanean ibiliko da.

Iñigo EXPOSITO|18/08/2015 15:25|0 commment |
Natura du ardatz Valverderen Baionako erakusketak

Javier Valverde artista oiartzuarraren "Olioak, pastelak eta beste gauzak" izeneko erakusketa Baionako Galerie La Traverseen dago ikusgai urriaren 3ra arte, asteartetik larunbatera.

Kazeta|12/08/2015 10:15|0 commment
Euskal kantuak ikasiz Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak abuztuaren 11tik 13ra euskal kantuak ikasteko parada eskaini du Mendi Zolan kultur gunean. Elsa Spizzichino abeslariak eta Eric Ruiz jazz gitarra joleak ikastaroa gidatu dute.

Idoia ERASO|11/08/2015 08:15|0 commment |
Zalgizeko pastorala osatzeko manera salatu du Davantek

Zalaparta sortu du iragan hilabetean Zalgizen estreinatu zen "Pierra Lhande" pastoralak. Jean-Louis Davantek euskaraz idatzitako lehen testua alboratu zuten eta Annick Renaud-Coulonek frantsesez idatzitakoa euskaratu eta hura eman dute Zalgize eta Iruriko oholtzetara. Davantek zalantzan jarri du pastorala erdaraz idatzi izanaren egokitasuna.

Iurre BIDEGAIN|10/08/2015 16:20|0 commment
Argentinatik etorritako euskal dantza zaletasuna

Hendaiako Euskal Bestaren karietara, Mar de Platatik etorritako Beti Alai taldeak ikusgarri bat eskaini behar zuen abuztuaren 8an, baina eguraldiagatik bertan behera utzi zuten. Argentinako euskal etxean, euskal dantza zaletasuna "naturalki egiten den transmisioa" da. 


Page 71/ 80
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.