Kazeta|23/03/2019 14:55|0 commment
Martxoaren 24an kantuak Donapaleu hartuko du

Amikuzeko euskalgintza biltzen duen Zabalik elkarteak kantu bazkaria antolatu du heldu den martxoaren 24rako Donapaleun.

Idoia ERASO|22/03/2019 08:55|0 commment
Hartza Altzoan, haurrei zuzenduriko festibala Ezpeletan

Hartza Altzoan jaialdiak haurrak protagonista eta ikusle bilakatuko ditu Ezpeletan martxoaren 22tik 24era.

Kazeta|19/03/2019 14:50|0 commment
Euskal mitologia ezagutzeko parada izanen da Hendaian

Hendaia Euskaraz ekimenaren barnean, euskal mitologiaren inguruan Bi´Arte elkarteak sorturiko “Zubilanak Eginez” ibilaldi-erakusketa iraganen da martxoaren 22an. Ondotik, Ixabel Millet elkartekideak mintzaldia eskainiko du.

Kazeta|18/03/2019 06:35|0 commment
Kalaportu: Sarrionandiaren poesia musikatua Baionara heldu da

Korrika Kulturalaren barnean, martxoaren 23an Baionan Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa musikaren bidez eszenaratuko da Kalaportu ikusgarriaren bitartez. Loraldiak ekoitzita, hamar musikarik kantu berriak plazaratuko dituzte Euskal Herri osoan egiten ari diren itzuliaren baitan.

Kazeta|16/03/2019 13:45|0 commment
Bizi Kantuz koruak kontzertua eskainiko du Donapaleun

Bardozeko Bizi Kantuz koruak hogeita hamar urte bete dituen honetan, martxoaren 17an kontzertua eskainiko du Donapaleun. Iragarri dutenez, primaderan haien bigarren diskoa grabatuko dute, larrazkenean 30. urteurrena ospatzeko.

Maite Ubiria|07/03/2019 06:35
Marjorie Goalarden lana izanen da Baionako bestetako afixa

Heldu den uztailaren 24ean hasiko dira Baionako bestak, eta emakume baionar baten obra hautatu dute ekitaldia islatzeko.

Kazeta|06/03/2019 17:05|0 commment
Kultura sorkuntza sustatzeko deialdi bat

Eusko Jaurlaritzak hainbat arte diziplinetan kultura sorkuntza sustatzeko diru laguntza deialdia zabaldu du. Lanak aurkezteko epea, apirilaren 8an ezarri dute.

Iurre Bidegain|06/03/2019 14:10|0 commment
Angel Aintziburu idazle luzaidarra zendu da

Angel Aintziburu euskal idazlea zendu da martxoaren 6 honetan 89 urte zituelarik. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, Luzaideko herriari buruzko bi obra idatzi zituen.

Iurre Bidegain|05/03/2019 06:35|0 commment

BIDEOA- Anitzak dira ihauterien garaian plazetara ateratzen diren ohiturak. Kultura horrek urte luzaz iraun dezan, transmisioaren garrantzia funtsezkoa da. Maskaradetan, libertimenduan zein berriki Urruñan sorturiko elkartez-elkarte ekimenean dihardutenek ihauterien ohituren biziraupenaren giltzez hausnartu dute.

Kazeta|26/02/2019 14:10|0 commment
Joseba Aurkenerenak “Euskal Herria beti” aurkeztuko du Baionan

Euskal Herriko historia eta euskaltzaletasuna batzen dituen liburua iragan urtearen bukaeran argitaratu zuen Joseba Aurkenerenak. Martxoaren 1ean, ostiralarekin, Baionako Epaiska elkartean egilearen eskutik liburuaren nondik norakoak ezagutzeko parada izanen da.

Page 1/ 74
ALBISTEA IRUDITAN
 Libertimendua errezibitu du Urepelek
Guillaume Fauveau


Bigarren aldiz, Bankako, Urepeleko eta Aldudeko gazteak elkartu ziren martxoaren 17an Libertimenduaren ikusgarria emateko. Ibarreko hiru eskoletako haurrek ikusgarri bat eskaini zuten Zanpantzar erre baino lehen. Aimar Karrikak eta Maindi Muruak kantatutako bertsoak alaiturik, dantza, kantu eta zirtzilen ironiaz gozatu zuen publikoak.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume Fauveau


Arrakasta polita izan zuen ikasleek martxoaren 15erako antolatutako greba mugimenduak. Orotara, 1.400 gazte mobilizatu ziren ingurumenaren aldeko protestan. Aldaketa kimatikoari aurre egin eta neurri zorrotzagoak plantan ematea eskatu zieten eragile politikoei. Oroitarazi behar da mugimendu honen jatorria Suediako Greta Thunbergek egindako deian dagoela.