Kazeta|08/04/2015 17:15|0 commment
Austeritatearen kontra, apirilaren 9an LABek greba eta mobilizazio egunera deitu du

LAB sindikatuak krisi ekonomikoa hasi denetik langileen egoera egunero okertzen dela salatu nahi du. Apirilaren 9an "Austeritateari Stop" mezua aldarrikatuz, greba eta mobilizazio eguna segitzeko deia hedatu du. Baionan, 10.30etako manifestaldirako eman du hitzordua eta Donapaleun 18.00etan elgarretaratze bat antolatu du.

Kazeta|08/04/2015 13:45|0 commment
Sabin Mendizabalen kontrako euroagindua apirilaren 14an argituko da

Paueko auzitegiak Sabin Mendizabalen kontrako euroagindua aztertu du. Azken mementoan Auzitegi Nazional espainolak iheslariaren kontrako bigarren euroagindu baten eskaera egin du eta "dokumentazio falta eta kontraesanengatik", erabakia apirilaren 14ra luzatzea erabaki dute epaileek. Egun horretan Mendizabal "Estatu frantsesean gelditzen den eta hala bada nun geldituko den" erabakiko dute.

Kazeta|08/04/2015 13:15|0 commment
Rousset eta Urkullurentzat AHT proiektua "lehentasunezkoa" da

Apirilaren 7an Bilbon, Akitania eskualdeko lehendakaria den Alain Roussetek eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak AHTren "lehentasunezko" izaera azpimarratu dute; nahiz eta iragan den astean ikerketa publikoak proiektuaren kontrako iritzia ondorioztatu duen frantses Estatuan.

Kazeta|08/04/2015 10:45|0 commment
Etorkizunean Ipar Euskal Herrian 10.000 enplegu klimatiko sortzen ahalko lirateke

Bizik garaturik, Jose Ramon Becerra ingeniariak Ipar Euskal Herrian politika klimatiko handi batek sortzen ahal lituzkeen enplegu kopuru eta motaren inguruan ikerketa bat egin du. Orotara 10.000 enplegutik gora aurreikusten ahal dira. Ikerketaren emaitzak apirilaren 9an Ainhizan eta biharamunean Baionan argitaratuko dira.

Arantxa MANTEROLA|08/04/2015 08:15|0 commment |
Arazoen %74ri aterabidea ematen dio Eskubideen Defendatzaileak

Admnistrazioaren eta herritarren artean suerta ohi diren talkak edota gorbeherak konpontzen saiatzeko dago Arartekoa edo Eskubideen Defendatzailea deituriko egitura ofiziala. Alta, jendeak ez du dohako zerbitzu hori aski ezagutzen. Horregatik, atzokoan, Baionan ere adar bat badela, «norberaren konfliktoak zuzenean jaso eta konponbidean jartzen ahaleginak eta bi egingo dituena» jakinarazi zuten zer egin horretan diharduten boluntarioek.

Kazeta|07/04/2015 17:30|0 commment
Eusko txartelaren izena eta irudia hautatzeko lehiaketa antolatu da

Euskal Moneta elkarteak, eusko txartela magnetikoaren izena eta irudia hautatzeko lehiaketa antolatu du. Bulegoak zazpi izen eta zazpi irudi aukeratuko ditu eta sorkuntza grafikoaren irabazlea maiatzaren 10ean iraganen den Herri Urratsen iragarriko da.

Iurre BIDEGAIN|07/04/2015 15:20|0 commment |
Manifestaldia apirilaren 9an, Itsasuko artamendu zentroaren egoera salatzeko

F.O sindikatuak, Baionan apirilaren 9an Itsasuko artamendu zentroaren egoera salatzeko manifestazio bat antolatu dela iragarri du. Gogoratu behar da hiru medikuek dimisioa aurkeztu eta pazienterik gabe gelditu ondoren, gaur egun langileak etxean egoiteko pagatuak direla.

Kazeta|07/04/2015 12:25|0 commment
Bagoazek Oier Oaren egoera "absurdoa" salatu du

Oier Oa apirilaren 4ean aske gelditu da. Konfinatua izan ondoren, Saint-Germain-en-Layen asignatu dute; Euskal Herritik 800 kilometrotara. Bagoaz kolektiboak egoera "absurdoa" dela salatu du eta euskal presoak bete beharko dituen baldintzak iragarri ditu. Apirilaren 11an Larresoron Oaren aldeko manifestazioa eginen da.

Kazeta|07/04/2015 09:20|0 commment
Gabi Phagaburu zendu da traktorearekin izandako istripu batean

Apirilaren 6an, astelehenarekin Gabi Phagaburu Bunuzeko hautetsia hil da, traktorearekin izan duen istripuan. Euskaltzalea, Irulegiko Irratiaren lehendakaria izan zen.

Gara|07/04/2015 08:00|0 commment |
Ulia-Jaizkibel zonaldea itsas babesgune izatea eskatzeko erakusketa bat antolatu dute

Bi mendien arteko itsasoko habitatek babes berezia behar dutela uste du Eguzki talde ekologistak. Hori dela eta, erakusketa bat antolatu du Donostian zonalde horren balioaren berri emateko asmoz.

Page 365/ 403

 

ARGAZKI GALERIA
Euskarabentura


Arabari agur esan eta datozen lau egunetan Gipuzkoako lurretan ibiliko da euskararen espedizioa. Barnealdeko Donejakue bidea jarraituz Iruneraino helduko da.